Personal tools
Home » Hiritarrak » Balore ekintzaileak Debabarrenean
Document Actions

Debabarreneko izaera ekintzailea aztergai

"Ez gara ekintzaile izango enpresa bat eratzeagatik soilik, eta ekintzaile izateko ez dugu zertan enpresarik sortu beharrik"

Ekintzaile izatea zer den definitzea erakunde askoren burukomin bihurtu da egun. Zer da, bada, ekintzaile izatea? Enpresa bat eratzea? Baina ez al luke ekintzaile izan behar, era berean, besterentzako lan egiten duenak? Eta, horren harira, ekintzailea al da gure eskualdea? Itaun hauei guztiei erantzute aldera azterketa bati ekingo diogu Debegesatik, honoko atalak aztertuz:

  • Pertsonak ekintzaile izateko behar dituen ezaugarriak (jarrerak, trebeziak, ahalmenak...) definitu
  • 50 eta 60ko hamarraldietan gure eskualdea inguruko ekintzaileen bihurtu zuten arrazoiak bilatu
  • Gaur eguneko gazteak ekintzaileak diren aztertu
  • Ekintzaile-izaera sustatzen jarraitzeko zein bide jarraitu behar diren zehaztu

 

Debegesa.com / Pol. Ind. Azitain 3 Bis / 20600 Eibar (Gipuzkoa) / Tfno.: +34 943 820 110 (Lanbide: 943820180) / FAX: +34 943 200 350

Ohar Legalak